MATIAren bitxiak lan-prozesu zehatz baten emaitza dira. Bertan lanbidea eta berrikuntza elkartzen dira. Dena hasten da ideia baten diseinuarekin.
MATIA bitxiak hamarkadetan zehar lanbidean aritzearen ondorio. Hasierako planteamenduak bide ematen dio argizariz egindako eredua sortzeari, geroago ahalbidetuko duena bitxia lantzea bere dimentsio guztietan.
MATIAn berrikuntza eta eskulana dira nagusi. Bisturiaren doitasunak eta lanbidearen ezagutzak bat egiten dute bitxia garatu bitartean.
Ideiak itxura hartzen doa. Urratsez urrats. Molde ebakitzearen ondoren, MATIAk ohiko metodoari jarraitzen dio. Argizari urtua injektatzen du ereduak sortzeko.
Lortutako ereduak berrikusi eta onartzen dira eta zuhaitz-tankeran jartzen dira. Halaxe sortzen da galdaketa-zuhaitza
Galdaketa-zuhaitza zilindro berezi batean sartu behar da. Bere inprimatze negatiboak eta ondoren urrez injektatzeak itxura emango die hainbat atal eta bitxiri.
Aleak zuhaitzetik banatu eta eskuz berrikusi behar dira. Banan-banan. Ezagutza eta eskarmentua eragile nagusiak dira.
Berrikustetik eskuzko iltzatzera. MATIAk eskuz iltzatzen ditu banan-banan ale bakoitza distiraraziko duten harribitxiak.
Iltzatu ondoren, berrikuntza teknologikoa berriz ere da nagusi. MATIAk laserraren doitasun estetikoa sartu du, bukalan bikaina eskaintzeko.
MATIAk sortze-prozesuari ematen dio amaiera eskuzko leuntzea erabilita. Enpresak berrikuntza eta eskulana nahasten ditu etengabe, indar handiz distiratzen duten bitxiak sortzeko.
Kalitate handiko eraztunak, belarritakoak, zintzilikarioak, eskumuturrekoak eta lepokoak dira MATIAk ezaugarri dituen eskakizun, gaitasun, lanbide eta jakin-minaren emaitza.